Liher taldeko abeslari Lide Hernandori egindako elkarrizketa musikatua antolatu du EMEk eguaztenerako

Barren 2024ko ira. 24a, 15:03

EME Elgoibarko Musikarien Elkarteak elkarrizketa musikatua antolatu du irailaren 25erako (eguaztena). 

Lide Hernando Muñoz abeslari eta gitarra jotzailea gonbidatuko dute, Liher taldeko abeslaria, eta saioa Kultur Etxeko Sotoan izango da, 19:00etan hasita. Aforoa mugatua dela ohartarazi dute.

Lide Hernandorena gure panoramako ahotsik "berezienetarikoa" dela nabarmendu dute EMEtik.