Maila nagusian, Chanpions deitzen diotenean, Una y a casa eta Wonga Secret taldeak ailegatu ziren finalera eta Wonga Secret taldea gailendu zen, 2 eta 6 irabazita. Honenbestez, azken bi txapelketak irabazi zituen Kartutxo taldeari lekukoa hartu dio nWonga Secret taldeak.
Aurten hamabost taldek eman zuten izena txapelketan eta antolatzaileek hiru multzotan banatu zituzten. Elkarren aurka jokatu eta gero, multzo bakoitzeko hiru talde onenek eta bigarren sailkatu onenak jokatu zituzten Champions taldeko finalerdiak.
Bigarren postuan sailkatutako beste bi taldeek eta hirugarren sailkatutako bi talde onenek Conference mailako finalerdiak jokatu zituzten. Bolivas eta La Yeka taldeak ailegatu ziren finalera eta azken neurketa parekatua jokatu zuten. Hirunako berdinketarekin osatu zuten arauzko denbora eta penaltietan La Yekak eskuratu zuen titulua.
Azkenik, Europa mailan lehiatu ziren Champions eta Conference mailetara sailkatu ez ziren traldeak eta finalean Kartutxok eta La Rulak jokatu zuten elkarren aurka. Kartutxo gailendu zen 4-3ko emaitzarekin.
Elgoibarko eta Eibarko Udal Kirol Patronatuek antolatzen zuten Bailarako Futbol 7 Txapelketa bertan behera lagatzea erabaki zuten 2017an, Aritz Iriondo epaile elgoibartarrari eginiko erasoaren ostean. Elgoibarko zenbait gaztek Futbol 7 txapelketa antolatzea erabaki zuten 2018an.
Lotura duten albisteak: