Batetik, Aritz Iriondori elkartasun adieraztea adostu zuten bileran. "Aritz Iriondori eginiko erasoa gaitzesten dugu eta penatu egiten gaitu horrelako eraso batek kirolean laguntasuna eta errespetua moduko baloreak sustatzeko abian jarrin genuen txapelketaren etorkizuna arriskuan jartzeak", azaldu dute zabaldu duten idatzian.
Aritz Iriondori elkartasuna adierazi asmoz, txapelketa bertan behera lagatzea erabaki dute antolatzaileek eta partaideek.
Era berean, txapelketan epaile lanetan dabiltzanei elkartasuna adierazteko ekintza bat ere antolatu dute. Ekainaren 20an, martitzena, izango nda Eibarko Unbe futbol zelaian, 20:00etan. Txapelketan parte hartzen ziharduten talde guztiek parte hartuko dute Elgoibarko eta Eibarko Kirol Patronatuietako arduradunekin batera. Kirolaren familia osatzen duten lagun guztiak eta komunikabideak ere gonbidatu dituzte ekitaldian parte hartzera.