Kartutxok irabazi du Futbol 7 txapelketa, finalean EGSri irabazita

Barren 2024ko eka. 28a, 13:14

Bigarren urtez jarraian irabazi du Kartutxo taldeak Mintxetan jokatu duten Futbol 7 txapelketa.

Hamasei talde aritu dira lehian aurtengoan, lau taldetako lau multzotan banatuta. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek Champions txapelketa jokatu dute eta multzotako lehian sailkatzerik lortu ez zuten taldeek jokatu dute Conference txapelketa. Ekainaren 10ean hasi zuten txapelketa, eta atzo jokatu zituzten bi txapelketetako finalak eta hirugarren eta laugarren postuak erabakitzekoak.
Championseko hirugarren sailkatua erabakitzeko neurketan Mendaro City eta Wonga taldeek jokatu zuten eta 3 eta 2 irabazi zuten mendaroarrek. Concerenceko finala jokatu zuten gero, eta Ugari taldea gaiendu zen Los Vagas taldearen aurkako lehian. 
Championseko final handian, iaz lortutako tituluari eutsi zion Kartutxo taldeak. EGS talde beteranoa izan zuen aurkari jokalari gaztez osatutako taldeak. Bi taldeek sortu zituzten aukerak lehen zatian, baina Kartutxokoak aurreratu ziren Yudek sartutako bi golei esker. Bigarren zatian markagailuan gerturatzea ortu zuten EGSkoek gola sartuta, baina azken minutuetan bi gol gehiago sartu zituzten Kartutxokoek, eta patida erabakita laga.

Hona finaletako argazki bilduma: