LaRoitakoek kirol saioa borobiltzeko jaia antolatuko dute erronka egunerako, uztailaren 5erako. Kirol lehia 09:30ean hasiko dute Mutrikuko portuan. Ainara Burunza eta Nerea Sasiain izango dira aurtengo lehiakideak, emakumeak estreinakoz. Karakate gainean sari banaketa egin ondoren, erronkaren bigarren zatiari ekingo diote, festari.
Maalako parkean hasiko dute poteoa eta handik hasiko dute Mauxitxa txarangarekin egingo duten kalejira. Porraren irabazlearen berri ere Maalan emango dute. Gero, herri bazkaria egingo dute Kalegoen plazan. 400 bat lagun batzea aurreikusten dute.
Bazkalosterako ere antolatu dituzte ekitaldiak. 18:30etik aurrera karropoteoa egingo dute plazatik Maalara. Gauean kontzertuek girotuko dute eguna. Estilo askotariko taldeak hautatu dituzte jaialdirako. Honako lau taldeak arituko dira, 21:00etatik aurrera, Elgoibarko Gaztetxean: Reggae eta rap musika joten duen Exitus Band, Jeizy`s Tyros punk rock talde elgoibartarra eta Laprast erromeria taldea. Txola Ta Potxola biko mendaroarrak emango duen DJ saioarekin amaituko dute jaialdia.