Jon Gurrutxagak atseden hartu zuen kontzertuaren erdialdean, eta Kilometroetako kantua eskaini zuten tarte horretan. Aitor Novak sortu du doinua, eta herriko hainbat musikarirekin elkarlanean grabatu dute abestia Elkar estudioan. Ainhize Beristainek jarri du ahots nagusia, eta koroak egiten aritu dira Olatz Makazaga, Maddi Arrieta, Maialen Etxeberria eta Noemi Araujo. Ruben Irigoienek jo du bateria, Patxi Zabaletak gitarra, Andoni Mujikak baxua, Ane Iñiguezek teklatua, Alaitz Almortzak tronboia eta Andoni Riañok tronpeta. Horrez gain, LH1etik DBH4ra arteko umeek ere hartu dute parte.
Ikastola Egunean estreinatu zuten kantua Maalako parkean, eta barikuan Kalegoen plaza jendez gainezka zegoela jo zuten kantua berriro zuzenean.
*Argazkiak: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala
*Bideoa: Kilometroak 2025 Elgoibar