Korrontzirekin ematekoa zuen aurten Udal Musika Bandak ekaineko kontzertu berezia, baina azken orduko arazo teknikoak medio, Queen Gaua errepikatu zuten barikuan. Jon Gurrutxagak bete zuen Freddye Mercuriren papera, Patxi Zabaletak jo zuen gitarra, Andoni Mujikak baxua eta Silvia Hernandezek teklatua. Kalegoen plaza jendez gainezka egon zen, eta gogotik gozatu zuten ikusleek.
Argazkiak: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala eta Joserra Cabrera.