Kilometroetako kantua eta bideoklipa aurkeztu dituzte, Ikastola Egunaren barruan

barren.eus@elgoibarkoizarra.eus 2025ko mai. 31a, 21:46

Elgoibar Ikastolaren Eguna ospatu dute gaur, eta horren barruan, Kilometroetako kantua eta bideo klipa aurkeztu dituzte. 

Dianarekin hasi dute eguna Kalegoen plazan, eta musikaren erritmora iritsi dira ikasle, irakasle eta familiak ikastolara. 11:00etatik aurrera bideoklipa ikusteko aukera izan dute Ikastolan bertan. Horrez gain, jolasak, tonbola, umeentzako puzgarriak, erronka... denetarik izan dute, eta eguerdian 400 lagunetik gora batu dira bazkaltzeko. Bingo musikatua eta hainbat lehiaketetako sari banaketak izan dituzte bazkalostean, eta arratsaldean Maalako parkean zuten zita. 

Eusle lanetan dihardutenei errekonozimendua egin diete lehenengo, eta ondoren Kilometroetako kantua interpretatu dute zuzenean Elgoibarko musikariek. 

Ufal eta Muxutruk taldeen kontzertuekin amaitu dute eguna.