Jon Gurrutxagak jarriko du ahotsa, Patxi Zabaletak gitarra joko du eta Andoni Mujikak baxua. Kontzertuan Queen talde britaniarraren kanta ezagunenak interpretatuko dituzte.
Orain dela bi urte eman zuten estreinakoz kontzertua Maalan, eta ordutik hainbat aldiz errepikatu dute emanaldia, azkenekoz maiatzaren 9an, Mendaron. Emanaldi hartan sekula ez bezala ikusi zuela musika Banda aitortu zuen Txomin Mujikak, Juan Mugertzaren omenez eman zuten kontzertuan. Ikus Mujikaren berbak ondorengo bideoan:
Azken urteotan Herriko Antzokitik kanpora eman izan ditu kontzertuak Elgoibarko Udal Musika Bandak eta aurtengoa Korrontzi taldearekin ematekoa zuen, baina azken orduan izan diren arazo teknikoak medio, Queen Gauagatik ordezkatu dute.
- 22:30ean hasiko da emanaldia.