Azken urteotan Herriko Antzokitik kanpora eman izan ditu kontzertuak Elgoibarko Udal Musika Bandak eta aurtengoa Korrontzi taldearekin ematekoa zuen, ekainaren 6an. Azken orduan izan diren arazo teknikoak medio, kontzertu hori bertan behera gelditu da, eta horren ordez Queen Gaua eskainiko dute.
Jon Gurrutxagak jarriko du ahotsa, Patxi Zabaletak gitarra joko du eta Andoni Mujikak baxua. Orain dela bi urte eman zuten estreinakoz kontzertua Maalan, eta ordutik hainbat aldiz errepikatu dute emanaldia, azkenekoz maiatzaren 9an, Mendaron. Kontzertuan Queen talde britaniarraren kanta ezagunenak eskainiko dituzte.
- Kalegoen plazan izango da, ekainaren 6an, barikua, 22:30ean.