Azkarateko errepide zaharra konpontzeko lanak lizitaziora aterako dituzte

Barren 2025ko mar. 27a, 17:06

Elgoibarko Udaletik jakinarazi dutenez, lizitaziora aterako dituzte Azkarateko errepide zaharrean egoera okerrenean dauden errepide zatiak egonkortzeko lanak.

Zehaztu dutenez, lanok egiteko proiektuaren idazketa amaitzear da, eta "uda inguruan" hasiko dituzte errepidea konpontzeko lanak. Lan handiak eta kostu handikoak direla-eta, lizitaziora ateratzea erabaki dute. Bien bitartean behin-behineko "partxeo" lan bat egin dute errepidean, hainbat zulo galipotarekin estaliz, errepidea egunero erabiltzen dutenen segurtasuna bermatzeko. "Bide hau konpontzeko beharra handia da, eta horregatik, Udala, estuki jarraitzen ari da prozesua Foru Aldundiarekin elkarlanean", adierazi dute.

Errepidearen konponketa nagusia aurten gauzatuko dutela azaldu dute eta errepide guztia asfaltatzeko azken lanak urte bukaeran edo hurrengo urtearen hasieran egingo dituztela aurreratu dute. 

Egingo dituzten lanak, xeheago:

  • pK 3+100: Azterketa geoteknikoa egina dute, eta 50 metro luzerako mikropilote pantaila ipiniko dute.
  • pK 2+100: Errepidea hondoratuta dago puntu honetan, eta hori konpontzeko, urak ateratzeko drenajea hobetuko dute. Ondoren gunea fresatu eta zorua berrituko dute.
  • pK 0+570: Habe batzuen bitartez egonkortuko dute gerrepide zati hori.

Lotura duten albisteak: