Eguraldi hotz baina oskarbiari esker igarri zen festa giroa kaleetan, puzgarrien bueltan eta erraldoiak eta buruhandiak irten zirenean, bereziki. Izan ere, umeek gozatu zuten bereziki festa egunaz. Alabaina, aterpeko ekitaldietara ere batu zen jendea. Herriko Antzokia bete zuten herritarrek Miñan antzezlana ikusteko, eta ordu berean jokatu ziren San Anton Pilota Txapelketako finalak ikustera ere lagun ugari batu ziren Ikastolako pilotalekuan.
Urtarrilaren 25era arte Kultur Etxean ikusgai egongo den filatelia erakusketa ere atzo zabaldu zuten Altzolatarren Dorretxea filatelia elkartekoek. Aurten, Etxegina koruaren mendeurrenari eskaini diote erakusketa eta Etxegiña taldeko ordezkari Jon Peli Uriguen izan zen erakusketaren irekiera ekitaldian.
*Argazkiak: Mikel Askasibar/Elgoibarko Udala.