Emakumeen lau t’erdiko txapelketako hirugarren edizioko finalarekin hasi zen pilota jaialdia. Goiuri Zabaletak (Leitza, 2009) eta Amaia Aldaik (Dima, 2001) jokatu zuten elkarren aurka, duela hilabete Emakume Master Cupeko lau eta erdiko finalean egin zuten moduan; eta, beriro ere 15 urte besterik ez dituen pilotari leitzarra gailendu zen. Zabaletak 22-18 irabazi zion Aldayri, eta iazko arantza ere atera zuen, txapeldunorde izan baitzen Elgoibarren.
Promesa mailako pilotariak kantxaratu ziren hurrena, eta bikote urdina, Muruak eta Sotilek osatutakoak, irabazi zuen finala, Ramirezi eta Leoneti 22-13 irabazita. Hortaz, Harkaitz Murua aurrelari gipuzkoarra eta Julen Sotil atzelari nafarrak osatutako bikotea da San Anton Pilota Txapelketaren 32. edizioko irabazlea promesa mailan.
Senior mailako finala izan zen hiru finaletan lehiatuena eta parekatuena. 20nako berdinketaren ondoren, Ekhi Irribarriak eta Carmelo Lozak egin zituzten partidako azken bi tanto erabakigarrienak eta 22-20 irabazi zieten finala Rekalderi eta Landari.
Argazkiak HEMEN