Emakumezkoen lau t`erdiko finalerdiak bertan behera laga behar izan zituzten lehenik, eta bigarren finalerdietan herriko pilotaria ikusi ezinda gelditu dira zaleak, Iker Izagirrek ezin izan baitzuen jokatu atzoko finalaurrekoan. Harkaitz Muruak ordezkatu zuen Izagirre promesa mailako finalerdian, Sotilekin bikotea osatuz. 22 eta 19 irabazi zieten Ibarluzeari eta Santestebani. Hortaz, Muruak eta Sotilek Ramirezek eta Leonetek osatutako bikotearen aurka jokatuko dute San Anton Egunez jokatuko duten finala, urtarrilaren 17an, 19:00etatik aurrera.
Nagusien mailako bigarren finalaurrekoan, berriz, Irribarria eta Loza gailendu ziren atzo, Etxeberriari eta Bernaolari 22 eta 15 irabazita. Iker Irribarriaren anaia da Ehhi eta iaz bikoteka Munduko Pilota Txapelketa irabazi zuen Carmelo Loza atzelari errioxarra. Rekalderen eta Lasaren aurka jokatuko dute finala.
Emakumeen Lau t’erdiko txapelketako hirugarren edizioko finalean, iaz txapeldunorde izan zen Goiuri Zabaletak eta Amaia Aldaik jokatuko dute finala.
Bigarren finalerdiak, irudietan: