Sanbartolomeak

Sokamuturra udal eraikinetako balkoietatik ikusteko zozketaren emaitzen berri eman du Udalak

Barren 2024ko uztailaren 23a

Zozketan saritutako hamazazpi lagunek udaletxeko eta Kultur Etxeko balkoietatik jarraitu ahal izango dituzte sanbartolomeetako sokamuturrak, beste lagun batekin batera.

Guztira, 34 lagunentzako lekua egongo da balkoietan: Hamahiru lagun (26 plaza) hautatu dituzte sokamuturra udaletxetik ikusteko eta beste lau pertsona (8 plaza) Kultur Etxetik ikusteko.

* Sarituak Nortasun Agiri Nazionalaren azken lau digituekin eta letrarekin agertzen dira eta bertan zehazten da tokatu zaion eguna eta agertu beharreko ordua ere.

 

• 2023ko sanbartolomeak argazkitan: