Sanbartolomeak 2023: Baserritarren Eguna, irudietan

Barren.eus 2023ko abu. 26a, 21:14

Eguraldi euritsua eta freskoa egin du aurtengo Baserritarren Egunean, lehen egunetako bero handien oso bestelakoa; duela bi egun baino 20 gradu gutxiagoko tenteratura, besteak beste. Alabaina, egitarauko ekitaldi guztiak egin dituzte.

Goizean Gipuzkoako Limusin Txapelketa, eta gazta zein sagardo txapelketak izan dira egitarauko ekitaldi nagusiak, baina txapelketez gainera, herritarrek nahi adina sagardo edan eta inguruko gaztagileen gaztak jateko eta erosteko aukera eduki dute. Era berean, trikitilariek eta bertsolariek girotu dituzte ekitaldiok.

Arratsaldean, herri kirol saio ikusgarriaz gozatzeko aukera izan dute zaleek, euritatik babesean, Ikastolako frontoian. Mikel Lopetegi “Urra” harri-jasotzaile zarauztarra gailendu da 23. Mintxeta Memorialean.
Gauean kontzertuen txanda izan da. Debrass Band taldeak piztu du sua, herriko kaleetan zehar egin duen kalejirarekin, eta gero bi talde elgoibartarrek eman dituzte kontzertuak, ordu berean: Kalegoen plazan Brilet taldeak, eta Maalako parkean Makis 37 taldeak. Brileten saioaren ostean hasi da Neomak taldearen emanaldia Kalegoen plazan. Zaharraren eta berriaren arteko uztarketa da Neomak, zazpi emakumez osatutako taldea.

 

2023 08 26 baserritarren eguna debras BARREN

2023 08 26 baserritarren eguna makis77 BARREN