Interesdunek uztailaren 16ra arte eman ahal izango dute izena, egun hori barne, esteka honen bidez: Izena emateko formularioa
Izena ematen duten guztien artean zozketa egingo dute, uztailaren 18an.
Udaletik azaldu dutenez, lagun bakoitzak egun bakar batean izango du du lekua balkoietan. Horregatik, izena emateko unean zein egunetan ikusi nahi duten sokamuturra zehaztu beharko dute interesdunek. Zozketaren irabazleak beste pertsona batekin joan ahal izango dira.
34 lagunentzako lekua
Guztira 34 lagunentzako lekua egongo da balkoietan: Hamahiru lagun (26 plaza) hautatuko dituzte sokamuturra udaletxetik ikusteko eta beste lau pertsona (8 plaza) Kultur Etxetik ikusteko.
Hiru sokamuturra; hiru ganadutegi
Iaz hasitako bidetik, hiru ganadutegik hartuko dute parte San Bartolome jaietan egingo dituzten hiru sokamuturretan: Lopenek abuztuaren 25ean, Rusok abuztuaren 26an eta Sakak abuztuaren 30ean.
• 2023ko sanbartolomeak argazkitan:
- Sanbartolomeak 2023: Bezpera Eguna, irudietan (2023-08-23)
- 2023ko San Bartolome Eguna, irudietan (2023-08-24)
- 2023ko Txiki Eguna, argazkietan (2023-08-25)
- 2023ko Baserritarren Eguna, irudietan (2023-08-26)
- 2023ko umeen eta jubilatuen eguna, irudietan (2023-08-27)
- 2023ko Gazteen Eguna, irudietan (2023-08-28)