Urajai Elkartekoek egitarau zabala prestatu dute aurten ere, eta horien artean paella jana egingo dute zapatuan, uztailaren 13an. Dagoeneko salgai daude bazkari horretan parte hartzeko boletoak Celia tabernan eta Kima Bioestetika zentroan 12 euroan. Jai Batzordeko kideak ere ari dira bazkaritarako boletoak saltzen. Horrez gain, errifak ere saltzen ari dira, eta sariak ikusgai jarri dituzte Benito harategia izan zen lokalean (beheko argazkietan).
40 urteko etenaren ostean 2022ko uztailean berreskuratu zituzten Urazandiko jaiak.
- 2024ko Urazandiko jaietako EGITARAUA HEMEN
Lotura duten albisteak:
- Giro bikainean joan dira Urazandiko jaiak (2023-07-10)
- Iban Quintana: "Iazko akatsetatik ikasita, egitarau betea prestatu dugu aurtengo jaietarako” (2023-07-07)
- Urazandi berriz girotzeko zain (2021-07-16)