Orain arteko txapeldunak lehiatuko dira La Roita erronkaren laugarren edizioan

Barren 2024ko eka. 6a, 19:10

Aurreko urteetan baino goizago eta puztuago dator aurten La Roita Erronka.

Ekainaren 22an jokatuko duten laugarren edizioan txapeldunen artean zein den txapelduna jakitea egongo da jokoan. Iker Odria, Ioritz Leiaristi eta Ion Fernandez izango dira lehiakideak, orain arte jokatutako hiru erronketako irabazleak: Odriak estreinakoa irabazi zuen, Leiaristik duela bi urtekoa, eta Fernandezek iazkoa. Mutrikuko portuan igerian eginez hasiko dute kirol proba, 09:30ean, eta bizikletan egingo dute gero Mutrikutik Elgoibar arterako bidea, Kalbario gainetik pasata. Kalegoen plazan bizikleta laga ostean, Karakateko tontorreraino igo beharko dute. 11:15ean egingo dute sari banaketa ekitaldia, Karakate gainean. Han argituko da zein den txapeldunetan txapeldun. Azken urteetan moduan lagun asko batuko dira Karakaten parte hartzaileen azken metroetan animoak ematera.


300 lagunentzako bazkaria

Iaz hasita bidetik, kirol erronka baino gehiago izango da aurtengoa ere. 300 bat lagunentzako paella jana egingo dute Sigmako aparkalekuan. Paellaz gainera, amamaren haragi bolekin eta etxeko pantxinetarekin osatu dute menua; eta, zapiak eta edariak nahi beste izango direla agindu dute. Izena emateko, koadrila bakoitzeko ordezkari batek zerrenda bidali beharko die antolatzailei, ekainaren 13a baino lehenago, instagramen duten kontuaren bidez eurekin harremanetan jarrita..
Egun osoko egitarauarekin jantziko dute kirol erronka: Erromeria, poteoa, porra, Mauxitxa txarangarekin kalejira, karropoteoa eta 21:00etatik aurrera Kontzertuak antolatu dituzte Gaztetxean (Kostako Vibes, Jeizy`s Tyros, Olgetan eta Alternative Division) antolatu baitituzte.

Ohi duten moduan, zuzenean emango dute erronka, esatari eta komentaristen laguntzarekin.