Abian da 2024ko Sanbartolomeetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

Barren 2024ko eka. 6a, 11:17

2023ko kartel lehiaketako lan irabazlea. Egilea: Abel Florido.

Elgoibarko Udalak sanbartolomeetako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. 

18 urtetik gorako edonork har dezake parte. Teknika librea izango da (argazkia, pintura, marrazkia, collagea, etab.) eta lanak euskarri zurrunean aurkeztuko dira. Lanen tamaina 225 mm x 225 mm-koa izango da, eta 300 hazbeteko bereizmena izango du. Egile bakoitzak gehienez bi lan aurkeztu ahal izango ditu. Ezinbestekoa izango da testu hau agertzea: 'Elgoibar, San Bartolome jaiak, 2024'. Saria 800 eurokoa izango da eta proposamenak aurkezteko epea 2024ko ekainaren 21ean amaituko da, 13:00etan. Lanak Aita Agirre kultur etxean aurkeztu behar dira.

 

∞Lotura duten albisteak: