Elgoibarko herria gai hartuta, herriko hainbat txoko eraman zituzten koadroetara lehiaketan parte hartu zuten artistek, eta maila handiko artelanak sortu zituztela adierazi zuen sari banaketa ekitaldian Egur Arte Tailerreko Paula Herasek. Bizkaiko hiru margolarirentzat izan ziren lehiaketaren hamargarren ekitaldiko lehen hiru sariak. Leioako Jose Reyes Ramosek irabazi zuen lehen saria (800 euro). Iaz Mendaroko margo lehiaketa irabazi zuen Reyesek. Bilboko Leticia Gasparrek aurkeztutako koadroa saritu zuen epaimahaiak bigarren sariarekin (500 euro) eta Trapagarango margolari Aitor Burgosek jaso zuen hirugarren saria (300 euro). Herritarrentzako saria Ibon Serranok jaso zuen, 150 euro.
Iaz Javier Igoa lesakarrak irabazi zuen Egur eskolak antolatzen duen lehiaketa.