Adinez nagusi diren guztiek parte hartu ahal izango dute, baina lan bakarra aurkeztu ahalko du bakoitzak, Elgoibarko herria gai hartuta. Kalegoen plazan eta inguru gertuan margotu beharko dituzte beren lanak, mugatua izango baitute espazioa, baina artelana egiteko formatua eta teknika libreak izango dira.
Parte-hartzaileek 09:00etatik 10:00etara eraman beharko dituzte beren euskarriak San Bartolome parrokiako aterpera, zigilua jartzera. Antolatzaileek ez dute onartuko aurrez egindako zirriborro, marrazki edota seinaledun euskarririk. Artista bakoitzak 13:00ak eta 14:00ak bitartean aurkeztu beharko du bere lana, elizako arkupeetan, sinadurarik gabe, eta arte munduarekin lotura daukan epaimahai batek erabakia hartu bitartean, mokadua emango diete artistei.
14:30ean banatuko dituzte sariak. Lau sari izango dira: sari nagusia, 800 eurokoa; bigarren saria 500 eurokoa, eta hirugarrena 300 eurokoa. Sari bako lehen herritarrak150 euro jasoko ditu.