Elgoibarko aire libreko IX. margo lehiaketak baditu irabazleak. Joan zen zapatuan batu ziren euskal herrietako margolariak Elgoibarren, eta bakoitzak bere txoko gustukoena marraztu zuen. Lehenengo saria Lesakako Javier Igoak irabazi zuen, eta bigarren eta hirugarren sariak Bergara aldera joan ziren: Ricardo Azkargorta eta Juan Jose Altunak jaso zituzten, hurrenez hurren. Elgoibartarren artean, Alvaro Espigaren lana saritu zuten.
Partaideen lan guztiak ikusgai jarri dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan, ekainaren 10era arte, Egur arte tailerreko ikasleen lanekin batera. 18:30etik 20:30era bitartean bisitatu daiteke erakusketa.