Bideoa

Etenda dago Elgoibar eta Mendaro arteko tren zerbitzua, luizi bategatik

Barren 2024ko ots. 28a, 14:14

Mendaro eta Elgoibar tartean zerbitzua autobusez eskaintzen ari da Euskotren, Altzolan gertatu den lubizi batek trenbidea oztopatzen duelako.

Azken egunetako euri denboraldea eragina izaten ari da urak gainezka egin duen lekuetan, trafikoan eta baita tren zerbitzuan ere. Luizi bat trenbidera erori zen atzo arratsaldean Altzolan, estazioa eta Altzolabe baserriaren pareko trenbide zatian, eta harrezgero etenda dago tren zerbitzua. Euskotren autobusez ematen ari da Elgoibar eta Mendaro arteko zerbitzua.

Joan zen abendu hasieran ere eten behar izan zuten Elgoibar eta Eibar arteko tren zerbitzua, Andikano inguruan egon zen luiziagatik.