Andikano parean erori da zuhaitza trenbidera eta Euskotrenen zerbitzua etenda dago Elgoibar eta Eibar artean.
Orain ordubete ingurutik Andikano parean dago trena geldirik. Lehen zantzuen arabera, luizi txiki bat gertatu da trena igarotzen ari zenean, eta zuhaitz batzuek trena gainetik ere pasa dute.
Euskotrenek Elgoibar eta Eibar arteko tren zerbitzua moztu du trenbidea libratu eta segurtasuna bermatu artean. Bien bitartean, autobus zerbitzua jarri dute trenarena ordezkatzeko.