Auto istripua izan da goizean Sigman

Barren 2024ko ots. 27a, 09:10

Eulogio Estarta kaletik N-634 errepidera dagoen sarbide parean istripua izan da goizaldean, 07:00ak inguruan.

Euria barra-barra ari du eta goiz konplitatua izaten ari da errepideetan. Trafiko gertakariak ugari izaten ari dira eta Sigma parean izan da horietako bat, aurrez istripu bat baino gehiago gertatu izan den parean, hain justu ere. Istripuez gainera, lurjausiak ere izan dira Elgoibar, Eibar eta Soraluzeko errepideetan.