Autobusa 09:00etan irtengo da Eibartik, Ego-Gainetik, eta soraluzearrak jaso ostean, 09:30ean irtengo da Elgoibartik, Gaztetxe pareko autobus geltokitik. Baionatik 19:30ean itzuliko dira.
Prezioa 15 eurokoa da, eta izena emateko Whatsappa bidali behar da, 688 74 66 34 zenbakira. Antolatzaileek zehaztu bdutenez, apuntatu ahalako hurrenkera hartuko dute kontuan autobusean lekua lortzeko.
Martxoaren 14an hasiko da euskararen aldeko ekimen erraldoia Irunen, eta martxoaren 24an bukatuko da Baionan, eta bidean Euskal Herri osoa gurutzatuko du, alderik alde. Gurera, martxoaren 20an iritsiko da, Soraluzetik, 12:09ak aldera. Elgoibar gurutzatu ostean Mendarorako bidea hartuko du 23. Korrikak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Martxoaren 20an ailegatuko da Korrika Elgoibar eta Mendarora, eguerdian (2024-01-11)
- 23. Korrikaren kanta aurkeztu dute Eibarren: 'Harro Herri' (2023-12-12)
- Irundik Baionara egingo du 23. Korrikak, martxoaren 14tik 24ra bitartean (2023-11-16)
- "Euskararen olatua berreskuratzea" oso garrantzitsua izan dela azaldu dute Korrikaren arduradunek (2022-04-11)
- BIDEOA: 2022ko Korrika Txikia Elgoibarren (2022-04-07)
- Harrera beroa egin dio Elgoibarrek 22. Korrikari (2022-04-01)
- Elgoibarren Korrikaren lekukoa hartu duten 27 taldeak, argazkitan (2022-04-01)