Harrera beroa egin dio Elgoibarrek 22. Korrikari

Barren.eus 2022ko api. 1a, 11:24

Atzo abiatu zen Korrika Amurriotik, eta Donostiara arteko bidean, gaur iritsi da Elgoibarrera. Eibartik etorri da euskararen lekukoa, eta gure herria zeharkatu ostean Plaentxiarako bidea hartu du.

10:00ak puntuan hasi da festa Elgoibarren. Mauxitxa txarangaren doinuek hartu dute ordu horretarako jada jendez gainezka zegoen Kalegoen plaza. Eskola-umeak iritsi dira ikastetxeetatik, eta herritarrak pozik, urduri zein hunkituta bildu dira Korrikari ongi-etorria emateko. Laino beltzek mehatxu egiten zuten zeruan, eta tarteka, mehatxu hori bete ere egin dute. Euri zaparradak eta txingorra ere bota du Elgoibarren lehen taldeek lekukoak hartu dituztenean, Olaso parean, baina herri barrutik igaro direnean, eguzkia ere batu da euskararen festara. 27 elkartek hartu dute lekukoa Elgoibarren, eta jendetza batu da euskararen alde. Euskararen aldeko hainbat lema oihukatu dituzte ozen, lau haizeetara, eta herritarren soka luzeak zeharkatu ditu kaleak. Etorri den leku beretik joan da lekukoa, oraingoan baina Soraluze alderantz, eta eguzkipean esan dio agur Elgoibarri.

Gaur, HITZEKIN du Elgoibarrek.

 

2022 04 01 korrika22 elgoibar sanlazaro txingorragaz BARREN

2022 04 01 korrika22 elgoibar izarra BARREN

2022 04 01 KORRIKA 22 elgoibar udaletxetik BARREN

2022 04 01 KORRIKA 22 elgoibar udaletxetik jendetza BARREN

2022 04 01 KORRIKA 22 elgoibar san bartolome b1 BARREN

2022 04 01 KORRIKA 22 elgoibar AEKna Mendaroko udala

2022 04 01 KORRIKA 22 elgoibar AEKna orokor

2022 04 01 korrika 22 elgoibar panoramikoa arg J R Cabrera

 

∞ Lotura duten albisteak: