Lanok direla-eta, trafikoan mozketa puntualak egongo direla ohartarazi dute Udaletik, N634 errepidean eta Urazandirako sarbidean.
Faseka egingo dute King Kong zubia berritzeko obra eta joan den irailean hasi zuten aurrenekoa. Lanen lehen zati honetan N-634 errepide gaineko bi pasabideak ipiniko dituzte: errepidea gurutzatuko duen pasabidea batetik; eta, pasabide hori eta egun dagoen pasabide zati bat lotzen dituena bestetik, Urazandira doan errepidearekin lotzen duen pasabide zatia, hain zuzen ere. Era berean, igogailua eta eskailerak ere eraikiko dituzte lehen fasean.
Lanen lehen zatia hamar hilabetean bukatzea aurreikusten du Elgoibarko Udalak, hau da, uztailaren erdi alderako amaituta egotea.
∞Lotura duten albisteak:
- Astelehenean hasiko dute King Kong zubia berritzeko obraren lehen fasea (2023-09-14)
- Sei enpresa aurkeztu dira King Kong zubia birmoldatzeko lehiaketara (2023-05-15)
- King-Kong pareko zubiak ez daukala arriskurik jakinarazi dute Udaletik (2022-09-07)
- King Kong zubia eraberritzeko proiektua Injelan enpresak idatziko du (2022-02-23)
- King Kong zubia herritar guztientzat irisgarriago egiteko proiektuaren idazketa lizitatuko du Udalak (2021-12-22)
- King-Kongeko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko ikerketa egingo dute (2019-11-13)
- Zabalik dago King-Kong zubia, berritze lanak bukatu ostean (2015-02-12)