Uste baino egun batzuk gehiago behar izan dituzte lanak amaitzeko, batetik eguraldi txarra egin duelako, eta bestetik, herritarren batek gauean oraindik gogortu gabe zegoen masa zapaldu eta bere hanken oinazeak han gogortu zirelako. Langileek berriz pikatu behar izan zuten zorua, eta horrek ere pare bat egun atzeratu ditu lanak. Udalak 15.000 euro inbertitu ditu obra honetan.