King-Kong pareko zubiak ez daukala arriskurik jakinarazi dute Udaletik

Barren.eus 2022ko ira. 7a, 12:32

King-Kong pareko zubiaren itxurarekin kezkatuta agertu dira herritarrak oporretatik itzultzean. Lehenengo aldapa amaitzen den unean arrakala handi bat dauka, eta horren azpian errefortzurako jarri duten estruktura ikus daiteke.

Barrenek galdetuta, Udaletik esan dute zubiak ez daukala arriskurik. Azaldu dutenez, joan den maiatzean kata batzuk egin zituzten zubia zein egoeratan zegoen ezagutzeko, eta emaitza horietan oinarrituta egin dituzte zutabe hori egonkortzeko lanak. Hala ere, lasaitasun mezua zabaldu dute Udaletik.

Udalak hasita dauka dagoeneko zubia berritzeko prozesua, eta une honetan proiektua idazten ari dira. Injelan S.L. enpresak eskuratu zuen lan hori, eta sei hilabeteko epea du proiektua idazteko. Ondo bidean, abendurako jasoko du Udalak proiektuaren proposamena, eta gero, proiektua gauzatzeko aukerak aztertuko dituzte. 2023an lanean hasi nahi du Udalak.

2022 09 05 urazandi zubia Elgoibar andamioegaz b1

2022 09 05 urazandi zubia elgoibar pitzatua

2022 09 05 kata urazandi king kong zubia aiatzean