Hizkuntza ikasteko arrazoien beste ikuspegi bat azaltzen du Semeak film laburrak, eta bide batez, hainbat topiko hausten du. Halaxe adierazi zuen 2015eko saria banatzeko ardura izan zuen epaimahaiak.
Bi gizonezkoz osatutako bikote batek hozkailuan itsasten ditu etorkizuneko planak. Route 66 ibilbidea egitea, Tokiora oporretan joatea... Eduki nahi dituzten umeen izenekin ere fantaseatzen dute. Gizonetako bat, ordea, arduratuta dago, bikotekideak euskaraz ez dakienez ezin izango dituztelako berak nahi bezala hazi. Asmo horiek lausotuko dira, ordea, dutxan istripu bat izan eta berriro ere hitz egiten ikasi beharko duenean. Frustrazioa, ezina, beldurra, tristura... Baina espero ez zuena gertatuko da. Hori kontatzen du Iker Azkoitiaren Semeak film laburrak.
Euskararen Egunaren harira, egunero film labur bat barren.eus-en eskaintzeko ekimena Kontseiluak proposatutakoa da, eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean prestatu dugu. Ikus orain arte eskainitako filmak: