David Bernuesen lan honek irabazi zuen Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Donostia Zinemaldiarekin batera antolatutako Euskaraz bizi nahi dut film labur lehiaketako profesionalen ataleko hirugarren saria, 2014ko edizioan. Bernusen alaba Lea da Kontu txikiak kontari filmako protagonista, eta berba egiteko adinik ez badu ere, bada gai hausnarketa interesgarriak egiteko.
Euskararen Egunaren harira egunero film labur bat barren.eus-en eskaintzeko ekimena Kontseiluak proposatutakoa da, eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean prestatu dugu. Ikus orain arte eskainitako filmak: