Pertsona bat gosaltzen azaltzen da, irratia euskaraz entzuten duen bitartean; planoa zabaldu, eta Berria egunkaria irakurtzen ari da. Bat-batean, buelta ematen du, eta guardia zibil bat da. Hori da Koldo Almandozek Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak antolatutako Euskaraz Bizi Nahi Dut film laburren lehiaketara aurkeztutako istorioa. Izenburua: Garai berriak. Eta duen originaltasun eta umoreagatik eskuratu zuen lehen sarian 2014ko edizioan.
Euskararen Egunaren harira egunero film labur bat barren.eus-en eskaintzeko ekimena Kontseiluak proposatutakoa da, eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean prestatu dugu. Ikus orain arteko filmak: