Musika airean film laburrean herritar batek doinu baten bidez espazio berean dauden beste euskaldunekin konektatzea lortzen du, baita portaerak aldatzea ere, eta, horrela, euskaraz bizitzeko hautuan eragitea.
Lehiaketaren 2012ko ediziora aurkeztu ziren lanak epaitu zituen epaimahaiak honakoa esan zuen filma honi buruz: "Lan polita da, teknikoki oso txukuna, planifikatua. Musikak bizitza forma hartzen duela esango genuke, eta, beraz, metafora polita baliatu duela uste dugu".
Euskararen Egunaren harira egunero film labur bat barren.eus-en eskaintzeko ekimena Kontseiluak proposatutakoa da, eta Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean prestatu dugu.
∞ Lotura duten albisteak: