Azaroaren 24ra arte erosi daitezke Txankakuaren bonoak

Barren.eus 2017ko aza. 18a, 10:41

Txankakua merkatari elkarteak astebetez luzatu du erosketa bonoak erosteko epea. Beraz, azaroaren 24ra arte erosi ahal izango dira, Merkatu Plazan, beti ere, aurretik agortzen ez badira.

40 euro ordainduta, 50 euroko erosketa bonoa eskuratu daiteke. Herritar bakoitzak bono bakarra erosi dezake, eta gehienez ere 100 eurora arteko bonoak metatu daitezke. Bonoa 25 euroko bi zatitan banatuta dago, beraz, gutxienez 25 euroko erosketa egin beharko da. Kontsumoa bultzatzeko eta herriko merkataritza sustatzeko kanpaina da hau.

Funtzionamendua:

  • Elgoibarren erroldatuta daudenentzat balio du. Bonu bat NAN (helbidea indarrean izan beharko da) edo erroldatze bakoitzeko.
  • 50 euroko bonu hau, 25 euroko bi bonutan egongo da zatituta. Bonu bakoitza 25 eurotakoa.
  • Erosketa egiteko momentuan, bi bonu oso meta daitezke tiket baten, hau da, 100 euroko balioraino.
  • Ezin da zatikatu, hau da, erosketa beti 25 eurokoa edo gehiagokoa izan behar du.
  • Bonuak ez dira inoiz diruagatik trukagarriak izango, produktua itzultzen bada eta besteren bat ez bada eramaten, merkatariak erosketa txartel bat igorriko du erosketaren zenbatekoarekin.

Lotura duten albisteak: