Hiru orduan 1.000 euro gastatu beharko ditu Txankakua merkatari elkarteaak egingo duen zozketako irabazleak. Izan ere, datorren ekainaren 15ean Txankakuako komertzioetan egiten diren erosketa guztiek 1.000 euroko zozketan parte hartuko dute. Egun horretan erosketak egiten dituzten bezeroek erosketa tiketa dendetan egongo diren kutxetan sartu beharko dute, euren izen‐abizen eta telefonoarekin batera. Egun berean, ekainaren 15ean bertan, egingo dute zozketa. Arratsaldeko azken orduan jakinaraziko dute sarituaren izena.
• Hiru orduan 1.000 euro
Sariak, baina, baldintza batzuk ditu. Batetik, sarituak 1.000 euroak arratsalde bakar baten gastatu beharko ditu, 17:00etatik 20:00etara. Txankakuako maskotek lagunduko diote dendaz-denda egin beharko duen ibilbidean orgatxo batekin. Izan ere, gutxienez, elkarteko sei dendatan egin beharko ditu erosketak, horixe baita beste baldintzetako bat.
Txankakuak ekimen hau antolatzeko Eusko Jaurlaritzako Turismo Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eta Elgoibarko Udalaren lankidetza eskertu ditu.