Herriko merkataritza sustatzeko bono kanpaina jarri du martxan Txankakuak

Barren.eus 2017ko aza. 3a, 11:57

Kontsumoa bultzatu eta herriko merkataritza sustatzeko bono kanpaina jarri du martxan Txankakua merkatarien elkarteak, aurten ere. 40 euroko bonoa erosita, 50 euroko erosketa egin ahal izango da hil amaierara bitartean.

Txankakuaren bonoa 25 euroko bi zatitan banatuta egongo da; hortaz, gutxienez 25 euroko erosketa egin behar da. Nahi izanez gero, 50 euroko bi bono elkartzeko aukera ere badago, eta horrela 100 euroko erosketa egin. Mila bono atera dituzte guztira, eta Merkatu Plazan erosi ahal izango dira azaroaren 30era arte. 

Funtzionamendua.

  • Elgoibarren erroldatuta daudenentzat balio du. Bonu bat NAN (helbidea indarrean izan beharko da) edo erroldatze bakoitzeko.
  • 50 euroko bonu hau, 25 euroko bi bonutan egongo da zatituta. Bonu bakoitza 25 eurotakoa.
  • Erosketa egiteko momentuan, bi bonu oso meta daitezke tiket baten, hau da, 100 euroko balioraino.
  • Ezin da zatikatu, hau da, erosketa beti 25 eurokoa edo gehiagokoa izan behar du.
  • Bonuak ez dira inoiz diruagatik trukagarriak izango, produktua itzultzen bada eta besteren bat ez bada eramaten, merkatariak erosketa txartel bat igorriko du erosketaren zenbatekoarekin.