Arrizabalagak eta Lizarralderik Loiolatarrak taldeko bikotea (Ubeda eta Zumeta) izango dute aurkari, 20:30ean hasiko den finalerdietako partidan. Loiolatarak taldeak kanporatu zuen, hain justu ere, Lagunak 1 bikotea, A. Condek eta B. Arrizabalagak osatutakoa. Donostiaarrek 25 eta 6 irabazi zieten elgoibartarrei final-laurdenetako kanporaketan. Lagunak 2 taldeak, Arrizabalagak eta Lizarraldek, Zestoako bikotea (J.Rodriiguez eta m. Rodriguez) kanporatu zuen final-laurdenetan, 11-25 irabazita. (ikus emaitza guztiak)
Elgoibarko pilotariek partida gehiago ere jokatuko dituzte, barixakuan eta zapatuan, Ikastolako frontoian. Barixakuan 19:00etan hasiko dira partidak. Eskuz banakako lau partida, hain zuzen ere. Zapatuan, 11:00etatik aurrera, bi partida jokatuko dira, eskuz banaka lehena eta palaz bigarrena. Hona neurketak eta ordutegia:
∞ Lotura duten albisteak:
- Arrizabalaga eta Lizarralde elgoibartarrak irabazle Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekian (2018-05-22)
- Elgoibarko palistak Herriartekotik kanpo, tantoen aldeagatik (2018-05-21)
- Kepa Arrizabalagak irabazi du Udaberri Saria Xabi Garalderekin bikotea osatuz (2018-03-21)
- Beñat Arrizabalaga eta Ander Conde Gipuzkoako txapeldun gomazko paleta txapelketan (2017-12-04)
- Hirugarren txapela Irusta eta Arrizabalagarentzat bikote mistoen pala txapelketan (2017-10-28)