Ohi legez, San Frantzisko, San Bartolome, Errosario, Santa Ana, Kalebarren eta Kalegoen plaza motordun ibilgailuentzat itxita egongo dira Mugikortasun Irankorraren Astean, azaroaren 19tik 25era.
Horrez gain, hainbat saltokik, dendetako sarrerak loreontziekin, puxikekin, alfonbrekin, eta abarrekin apainduko dituzte, soinu giroa ere egongo da eta nobedade gisa, aurten bi kale ikuskizun eskainiko dituzte: azaroaren 19an kaleko antzerkia Bamboleoren eskutik eta 21ean argidun aterkien emanaldia egingo da, biak 18:00 eta 19:30ak artean. Halaber, azaroaren 23an Ostiral Beltza dela eta, deskontu eta promozioez gain, beste batzuen artean, kalejirak, trikitilariak, etab. izango dira 18:00ak eta 20:00ak artean.
• Aisialdiko gune berdea Kalebarrenen
Iaz moduan, autoei lagatzen zaien gune publikoaz gogoeta egiteko “berdegune bat” sortuko dute Kalebarren plazan. Hainbat jolas egiteko aukera izango da, besteak beste: petanka, boloak, uztaiak…
• Bide heziketa tailerra
Bestalde Oin Alai egitasmoak ibilbide berriak aztertuko ditu ikastetxe bakoitzekin, Meliton herri eskolakoa, esate baterako. HH5ko ikasleek ere udaltzaingoen eskutik bide heziketa tailerra jasoko dute eta aurten, nobedade gisa, LH4ko ikasleak ere gehitu dira ekimenera, izan ere, goiz batean zehar 10 urteko haurrak herriko udaltzainak izango dira.
• Bigarren eskuko merkatua
Azaroaren 24an, zapatuan, bigarren eskuko merkatua jarriko dute Maalan, eta herriko eskola-umeek etxean egoera onean dituzten jostailuak, liburuak eta kirol materiala salduko dituzte. Salmentan ateratzen dutenarekin ikastetxeek ingurumenarekin zerikusia duen irteeraren bat egiteko erabiliko dute. Parrokiako Misio taldeak, bestalde, bidezko merkataritzako produktuak salduko ditu. Beiraren birziklapen maila gehitzeko, adin guztientzako tailerrak eta jokoak egongo dira Maalan eta ohi bezala, Kalebarrenen hil bukaerako feria egingo dute.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Bigarren eskuko merkatuarekin amaitu zen aurtengoz Mugikortasun Astea (2017-11-28)
-
Autoei lagatzen zaien gune publikoaz gogoeta egiteko gunea sortu dute Kalebarren plazan (2017-11-20)
-
Mugikortasun iraunkorraren astea izango da datorren astea Elgoibarren (2017-11-18)
- Mugikortasun planari ekarpenak egiteko online galdetegia jarri du martxan Udalak (2017-11-15)
- Mugikortasun Planari buruzko galdetegia jarriko du martxan Elgoibarko Udalak (2017-09-20)
- Mugikortasun iraunkorrerako plana berrituko du Elgoibarko Udalak (2017-04-19)