Mugikortasun planari ekarpenak egiteko online galdetegia jarri du martxan Udalak

Barren.eus 2017ko aza. 15a, 11:32

Elgoibarko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren Planaren (HMJP) barruan, planari ekarpenak egiteko online galdetegia jarri du martxan Udalak.

Mugikortasunarekin lotutako gaietan zein diren elgoibartarren lehentasunak jakin nahi ditu Elgoibarko Udalak, gaur egungoak eta etorkizunekoak. Elgoibartarren iritzia jaso eta mugikortasunaren inguruan dituzten kezka nagusiak biltzeko jarri dute martxan online galdetegia. Mugikortasunean eragina duten arlo ezberdinak aztertuko dituzte, besteak beste: aparkalekua, garraio publikoko zerbitzua, oinezkoen eta bizikleta bidezko mugikortasuna, e.a.
Galdetegia honako estekan dago eskuragarri: https://goo.gl/nwzEju
Jasoko den informazio guztia anonimoa eta isilpekoa izango dela zehaztu dute Udaleko arduradunek.
Elgoibarko Udalak Colin Buchanan Consultores, S.A. enpresari esleitu dio herriko mugikortasun jasangarriaren plana (HMJP) egiteko lana. Herriko mugikortasunaren diagnosia egingo dute lehenik, eta horretarako, iraila eta urria bitartean, hainbat datu aztertu eta batu dituzte, hala nola, trafikoa, aparkalekuak eta garraio publikoari buruzkoak. Orain, azterketa "zehatza" izateko helburuarekin online galdetegia egingo dute.

∞ Lotura duten albisteak: