Azaroaren 19tik 25era bitartekoa Mugikortasun Iraunkorraren Astea izendatu du Elgoibarko Udalak. Helburu nagusia kaleak oinezkoentzat berreskuratzea eta auto pribatuen presentzia gutxitzea izango da, eta horretarako kasko historikoa itxita egongo da motordun ibilgailuentzat. Udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Hasteko, Bambolea konpainiako kideek kaleko antzerki ikuskizuna eskaini zuten atzo. Beste garai bateko globo aerostatikoan ailegatu ziren era askotariko pertsonaia xelebreak: hankaluzeak, malabaristak, zirkuko orekariak eta bihurrikariak...
• Argidun aterkiak erdiguneko kaleetan
Bihar, hilak 21, egingo dute bigarren kaleko ikuskizuna, 18:00etatik 19:30era bitartean. Erdiguneko kaleek argiz beteko dituzte argidun aterkiekin.
Iaz moduan, autoei lagatzen zaien gune publikoaz gogoeta egiteko “berdegune bat” ipini dute Kalebarren plazan. Hainbat jolas egiteko aukera izango da, besteak beste: petanka, boloak, uztaiak…
∞ Lotura duten albisteak:
-
Bigarren eskuko merkatuarekin amaitu zen aurtengoz Mugikortasun Astea (2017-11-28)
-
Autoei lagatzen zaien gune publikoaz gogoeta egiteko gunea sortu dute Kalebarren plazan (2017-11-20)
-
Mugikortasun iraunkorraren astea izango da datorren astea Elgoibarren (2017-11-18)
- Mugikortasun planari ekarpenak egiteko online galdetegia jarri du martxan Udalak (2017-11-15)
- Mugikortasun Planari buruzko galdetegia jarriko du martxan Elgoibarko Udalak (2017-09-20)
- Mugikortasun iraunkorrerako plana berrituko du Elgoibarko Udalak (2017-04-19)