Ikus-entzunezkoen kulturan erreferente bihurtu da Bilboko Gizazinea jaialdia, zeinean gizarte errealitate eta arazo desberdinetara hurbiltzeko aukera eskaintzen dieten ikus-entzuleei, eta gai askoren artean A8 autobideko trafikoak sortzen duen zarataren inguruan ere hausnartu dute oraingoan. Joan den otsailaren 9an proiektatu zuten Egin Oihuk grabatutako Joseba izeneko film laburra Bilborock aretoan, eta ondoren, azalpenak eman zituzten Markel Suarez reportajearen zuzendariak eta Joseba Olazabalek berak (ikus hemen solasaldiko argazkiak). “Egin Oihu” Markel Suarez zinegile zornotzarrak martxan jarritako egitasmoa da, "ahotsa eman behar zaien istorioak ezagutzera emateko". Joseba Olazabali buruzkoa da egin duen azken lana. Egin Oihu proiektuaren Facebookeko orrira igota duten Olazabali buruzko ikus-entzunezkoak 62.000 ikustaldi izan ditu dagoeneko. Hona hemen film laburra:
Caostica elkarteak antolatzen du Gizazinea eta 9. ekitaldia izan da aurtengoa, gai sozial ezberdinei buruzko hausnarketa planteatzen duen zinema zikloa. Ikus hemen aurtengo zine zikloak izan duen egitaraua.
*Argazkiak: Juan Dopico Massobrio
∞Lotura duten albisteak:
- Joseba Olazabalen eskaerarekin bat egin dute Mendaron Anarik, Maddi Oihenartek eta Bilau taldeak ere (2018-09-22)
- Baionako musikarien eta herritarren elkartasuna jaso du Joseba Olazabalek, 'A-8 autobideko biolinistak' (2018-06-17)
-
Kartelak kendu ezean zigorra jaso dezakeela ohartarazi dio Diputazioak Joseba Olazabali (2017-11-07)
- Bidegik kartelak erretiratu dizkiola salatu du Joseba Olazabalek (2017-09-26)
- Joseba Olazabal: “Etxe ondoan pantaila akustikoak jartzea baino ez dut eskatzen” (2016-03-18)