Joseba Olazabal: “Etxe ondoan pantaila akustikoak jartzea baino ez dut eskatzen”

Barren.eus 2016ko mar. 18a, 10:15

AP-8 autobidean, Donostiako norabidean, Mendaro parean ezaguna egin da istripuak zenbatzen dituen kartela. Ekimena Joseba Olazabalek jarri du martxan. Autobide ondoan bizi da, Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jasotzen salatu du. (bideoa dauka)

Bere eskaerek erantzunik jasotzen ez dutela ikusirik, kontraerasora jotzea erabaki du: autobideko tarte horretan gertatzen diren istripuak zenbatzen hasi da. Elkarrizketa egin diogun egunean, 2016an 37 auto-istripu zenbatu ditu bere etxe parean. Ez du gelditzeko asmorik bere helburua lortu arte.

2016 03 18 jose olazabal istripuak zenbatzen