Bidegik kartelak erretiratu dizkiola salatu du Joseba Olazabalek

Barren.eus 2017ko ira. 26a, 07:03

Joseba Olazabal mendaroarra ezaguna egin da azken aldian, A-8 autobideko erabiltzaileen artean, bereziki, autobideko zarata salatzeko duen modu bitxiagatik. Biolina jotzen egoten da batzuetan, txirula besteetan, eta era eta mezu askotariko kartelak jarri izan ditu. Orain, Bidegik kartel horiek erretiratu dizkiola salatu du, eta kendu zizkioten unea bideoan hartu zuen.

Joseba Olazabal autobide ondoan bizi da, Mendaroko Granja etxean. Autobideko joan-etorrien eta kamioien zaratarekin gogaituta, pantaila akustikoak jartzeko eskaera egin du behin eta berriz, baina erantzunik ez duela jasotzen salatu du. Urte bat baino gehiago darama protestan, eta protestarako darabilen moduak ezagun egin du. Komunikabide askoren jakin-mina bereganatu du Olazabalek, hemengoena eta urrunagokoena, El Pais egunkarian edo Cuatro telebista katean ere eman baitute bere berri.

joseba a8 autopista kartelak kendu