Elgoibarren anfibioentzako egokiak izan daitezkeen hezegune gutxi daudela dio Ander Izagirre Naturzaliak, eta are gutxiago ezpezie jakin batzuentzako. Sargoateko iturriaren ondoan egin duten hezegunea inguruko anfibioentzako; baso-igel gorria, uhandre palmatua edo txantxiku arrunta, besteak beste, habitat oso aproposa izango dela dio. "Hezegune txiki hori sortuta, anfibio espezieak ugaltzeaz gain beste animalia batzuentzako; ornogabe urtarrentzako, esaterako, toki apropos bat sortuko dugu", azaldu du.
Elgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera multzoa antolatu du Morkaikok, bigarren urtez, eta Sargoaten hezegunea sortzea izan da aurtengo aurreneko ekimena. Ondorengo bideoan ikus dezakezue irteeran parte hartu zuten lagunek auzolanean eginiko lana. Ander Izagirrek eginiko time-lapsea ere badauka bideoak.
∞Lotura duten albsteak:
-
Sargoaten hezegunene txiki bat sortzeko auzolana sustatuko du Morkaikok (2019-03-17)
- 'Eup, Morkaiko!' dokumentala sarean ikusgai jarri du Morkaikok (2018-12-05)
- Moruko Burdin Aroko herrixka ezagutzeko irteera antolatu du Morkaikok (2018-11-07)
- Saguzarrak ikusi eta entzun (2018-10-24)
- Saguzarrak eta mikologia aztergai Morkaikok astebururako antolatu dituen bi irteeretan (2018-10-15)
- Hegaztien munduan barneratzeko aukera izan zuten Morkaikoren irteeran parte hartu zuten lagunek (2018-06-14)
- Narrastiak ezagutzeko irteera antolatu du Morkaikok maiatzaren 19rako (2018-05-15)
- Elgoibarko natura eta ondarea ezagutzeko bederatzi irteera antolatu ditu Morkaikok (2018-03-28)
- 75 urte betetzeko atarian, ilusioz eta ekiten jarraitzeko gogoz dago Morkaiko (2017-10-20)
- Mendia eta zientzia uztartuko ditu Morkaikok antolatutako hitzaldi-zikloak (2017-02-06)
-
30 bat lagunek hartu dute parte Sargoateko iturria auzolanean berritzeko lanetan (2013-10-08)