'Eup, Morkaiko!' dokumentala sarean ikusgai jarri du Morkaikok

Barren.eus 2018ko abe. 5a, 12:16

Morkaiko Mendizale Elkarteak joan den azaroaren 30ean estreinatu zuen Eup, Morkaiko! dokumentala Herriko Antzokian, eta Interneten jarri dute orain.

75. urtemuga du Morkaiko Mendizale Elkarteak eta 1943tik gaur arte mendi taldeak izan dituen mugarri nagusiak jaso dituzte dokumentalean, bazkide izan direnen eta direnen ahotan. Hona hemen dokumentala.

BARREN aldizkariak ere erreportaje berezia eskaini zion Morkaikoren 75. urteurrenari, 1098. zenbakian -PDF-.