Taupada Antzerki taldeak maiatzaren 15ean inauguratuko du argazki erakusketa. 19:00etan izango da, Kultur Etxeko sotoan, eta saio horretan peformantzea ere egingo dute. Maiatzaren 24ra arte egongo da ikusgai, 18:30etik 20:30era.
• Herri bazkarirako tiketak salgai
Hilaren 25erako, bestalde, bazkaria antolatu dute, eta tiketak salgai daude Jai Alai eta Lanbroa tabernetan. Helduek 20 euro ordaindu behar dituzte, eta 12 urtetik beherakoek, berriz, 10 euro. Bazkal aurretik, antzerki tantak eskainiko dituzte kalean zehar, eta bazkalostean antzerkia egingo dute Maalako parkean. Horrez gain, 40 urteotan egindako antzerkien bideoa jarri dute ikusgai Aguirre sastreria zegoen lokalean.
Taupada antzerki taldea 1997ko udazkenean sortu zuten kultura eta euskara sustatzeko helburuarekin, eta 2017an bete zituen 40 urte. Iazko urtea hartu zuten ospakizunetarako, eta hauek izango dira urteurreneko azken ospakizunak.
∞ Lotura duten albisteak:
- Zinea, kale antzerkia eta dendetako erakusleihoak bat eginda Taupadaren 'Zelukristaloideak' jardunaldian (2018-05-05)
- Taupada: 40 urtez oholtzan, euskaraz (2017-12-15)
- 'Ikasgaia' obra taularatuko du Taupadak Herriko Antzokian barixakuan (2017-12-14)
-
Taupadak 'Bihotz txatalak' obra estreinatuko du barixakuan Herriko Antzokian (2017-11-29)
-
'Memoriaren Ganbaratik' dokumentala emango dute barixakuan aire libreko zinean (2017-07-12)
- “Gure erronka zen sinesgarritasuna ematea, jendea inplikatzea eta herritarrei orain dela 80 urte pasatako hura biziaraztea” (2016-09-22)
- 'Bohemioen kluba' antzezlana ikusteko aukera berri bat, barixakuan (2015-12-17)
- ‘Bohemioen kluba’ estreinatuko du Taupadak gaur, Herriko Antzokian (2015-06-19)
-
‘Erotik’ antzezlana aurkeztuko du Taupadak Herriko Antzokian (2013-12-20)
- Ate irekiak antzerkiaren bihotzera (2013-07-04)
- Taupadaren lan bat saritu dute Bergarako Koldo Eleizalde literatur lehiaketan (2013-05-21)
- Arte eszenikoen agerraldia eta ‘Taupadaren besarkada’, Herriko Antzokian (2013-05-03)
- Jaun andreok, hemen da ‘Rusini’ zirkua! (2012-06-22)
- Izenez txikia baina izatez handia dela erakutsi du Plaza Txikiak (2010-10-04)
- ‘Komediak oroimenean’ lana aurkeztuko du Taupadak, Plaza Txikiko Astearen barruan (2010-10-01)
- ‘Isladak’ lana taularatuko du Taupadak Debako antzerki astean (2010-05-20)
- Antzokia bete zuten aktore elgoibartarrek (2010-02-09)
- Aktore elgoibartarrek 'Isladak' lana taularatuko dute Herriko Antzokian (2010-02-05)