Ikasgaia obra aspalditik zeukaten kaxoian gordeta Taupadako arduradunek, pertsonaiak interpretatzeko aktore egokirik aurkitzen ez zutelako, Jon Olivares eta Sara Iriondo agertu diren arte. Edurne Lasak eta Jose Mari Larrañagak argi ikusi zuten bi horiek zirela obrako protagonistak. Duela bi urteko Gabonetan irakurri zuten estreinakoz Ikasgaia obraren gidoia Sara Iriondok eta Jon Olivaresek. Gazteleraz zegoen. Izugarri gustatu zitzaien, eta berehala hasi ziren pertsonaiak gorpuzten. Anjel Ugarteburuk euskaratu zuen testua, baina bi urteko epealdi honetan moldaketa asko izan ditu obrak. Hasieran hiru pertsonaia zituen istorioak, baina hainbat arazo eta trabaren ostean, bi aktorerekin interpretatzeko moldatu dute. “Eta egia da orain horrela hartzen diogula zentzua istorioari”, esan dute aktore protagonistek.
Urduri daude biak, baina aldi berean pozik eta ilusioz. Erronka handia da beraientzat: “Lehenengo aldiz egongo gara biok bakarrik taula gainean ordubetez, horrek suposatzen duen guztiarekin”. Gidoia sakona da, obra dramatikoa da, pertsonaiak konplexuak dira eta lan handia egin dute azken bi urteotan. Une zailak ere izan dituzte, eta behin baino gehiagotan pentsatu izan dute ez zela obra gauzatuko, baina gogor egin dute lan eta azkenean barixaku honetan, abenduaren 15ean,estreinatuko dute obra. Edurne Lasak eta Jose Mari Larrañagak konfiantza osoa jarri dute beraiengan, eta hori “ohore” bat dela adierazi dute: “Eurak konfiantza gehiago dute gugan guk geuk baino. Edurne Lasa eta Josemari Larrañagarekin lan egitea pribilejio bat izan da: Gogorra, baina aldi berean oso interesgarria izan da prozesu guztia”.
Ikasgaia obra dramatikoa da, gai sakonekoa eta arduradunen arabera ikuslearen sentsibilitatea mindu dezake. Irakasle eta ikasle baten arteko harreman menperatzailearen karikatura moduko bat egiten du. Irakaslearen etxera joango da ikaslea ikasgaia jasotzera, eta konturatuko da irakaslea oso berezia dela. 50eko hamarkadako irakasle iluna da. Ikaslea ere ez da ohiko ikaslea. Ikaslearen gaztetasunak transmititzen duen argitasunak irakaslearen iluntasunarekin kontrastea egingo du. Ez dakite ikusleak nola hartuko duen istorioa. Umore absurdoarekin jolastuz txiste batzuk ere sartzen dituzte tarteka, baina esan dutenez, ikusleak berdin egin dezake barre edo negar.
22:00etan hasiko da emanaldia.
∞Lotura duten albisteak:
- 'Memoriaren Ganbaratik' dokumentala emango dute barixakuan aire libreko zinean (2017-07-12)
- “Gure erronka zen sinesgarritasuna ematea, jendea inplikatzea eta herritarrei orain dela 80 urte pasatako hura biziaraztea” (2016-09-22)
- 'Bohemioen kluba' antzezlana ikusteko aukera berri bat, barixakuan (2015-12-17)
- ‘Bohemioen kluba’ estreinatuko du Taupadak gaur, Herriko Antzokian (2015-06-19)
-
‘Erotik’ antzezlana aurkeztuko du Taupadak Herriko Antzokian (2013-12-20)
- Ate irekiak antzerkiaren bihotzera (2013-07-04)
- Taupadaren lan bat saritu dute Bergarako Koldo Eleizalde literatur lehiaketan (2013-05-21)
- Arte eszenikoen agerraldia eta ‘Taupadaren besarkada’, Herriko Antzokian (2013-05-03)
- Jaun andreok, hemen da ‘Rusini’ zirkua! (2012-06-22)
- Izenez txikia baina izatez handia dela erakutsi du Plaza Txikiak (2010-10-04)
- ‘Komediak oroimenean’ lana aurkeztuko du Taupadak, Plaza Txikiko Astearen barruan (2010-10-01)
- ‘Isladak’ lana taularatuko du Taupadak Debako antzerki astean (2010-05-20)
- Antzokia bete zuten aktore elgoibartarrek (2010-02-09)
- Aktore elgoibartarrek 'Isladak' lana taularatuko dute Herriko Antzokian (2010-02-05)