Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamentuak apirilean esleitu zituen Azitain-Maltzaga bidegorria eraikitzeko lanak, eta udarako hasita egon behar zuten. Alabaina, Aldundi barruko "arazo administratibo" batzuk tarteko, atzeratu egin da lanen hasiera, eta lanak hastera zihoazela iragartzen zuen kartela ipini eta zortzi hilabetera hasi dituzte azkenean lanok. Eibarko alkate Miguel de los Toyos eta Rafaela Romerok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru-diputatuak, aurreko astean, azaroaren 14an, bisitatu zituzten martxan dauden lanak. Lan konplexuak izango zirela berretsi zuten.
• Bi fasetan egingo dituzte lanak
Eraikitzen ari diren zatiaren aurrekontua 5,1 milioi eurokoa da, guztira 2 kilometro inguru eraikiko dira eta lanak bi fasetan egingo dira. Lehenengo fasea orain ari dira eraikitzen Eibarko Azitain auzotik abiatuta, eta datorren urtean amaitzea aurreikusten dute agintariek. Bigarren fasean, zati hori Maltzagarekin lotuko da. Gune horretan egiten dute muga Eibarrek eta Elgoibarrek, eta Elgoibarren jada eraikita dagoen bidegorri-zatiarekin bat egingo du. Lotura hori egin ahal izateko, alde batetik Ego ibaia eta, bestetik, Deba ibaia eta GI-627 errepidea gurutzatuko dituzten 5 pasabide –horietako bi 80 metrotik gorakoak– eraikiko dituzte.
“Orografiaren eta ibilbide horretan lehendik dauden azpiegituren ondorioz, zati hori eraikitzea erronka zaila izan da, eta azterketa tekniko oso zorrotza eta zehatza egin behar izan da. Adierazi behar da, beraz, poz handia ematen digula eraikuntza-lanak jada abian daudela eta bidegorria laster errealitate bat izango dela ikusteak. Oinezkoentzako eta bizikletentzako bide hori mugarri bat izango da Debabarreneko garraio iraunkorra sustatzeko bidean, eta eskualdeko herritarren eskaerei emandako erantzuna da berez, egunero erabiliko baitute", adierazi du Romero diputatuak.
Azitain-Maltzaga bidea Gipuzkoako bidegorri-sareari batuko zaio. Sare horrek jada 353 kilometro ditu eraikita eta gure lurraldeko eskualde guztiak lotzen ditu. Informazio osoagoa: eibar.eus
∞Lotura duten albisteak:
- Eibar-Elgoibar bidegorriaren proiektua onartu dute gaur eta lanak 2019ko udaberrian hasiko dira (2018-11-20)
-
Eibar-Maltzaga bidegorriaren proiektua aurkeztu dute agintariek (2018-03-14)
- Aldundiak 1,5 milioi euro bideratuko ditu aurten Eibar eta Maltzaga arteko bidegorria egiteko (2018-02-21)
- Azitain-Maltzaga bidegorri zatia egiteko proiektua idatziko dute datozen hilabeteetan (2017-03-21)
-
Hondoratzeko arriskua dagoela-eta itxi dute bidegorria (2016-03-02)
- Auto bat erori da A8 autobidetik Maltzagako bidegorrian, beste behin ere (2014-11-30)
-
Elgoibar eta Ermua lotuko dituen bidegorria eskatzeko sinadura kanpaina hasi du Esperientzia Eskolak (2014-05-20)
- Elgoibartik Ermuraino, bizikletaz eta trafikorik gabe (2009-11-11)
- Bidegorriak: bata prest eta gehiago bidean (2009-09-17)
- Hasi dira Maltzaga eta Andikano arteko bide gorria egiteko lanak (2009-03-24)
- Bide Gorria egiteko lanak Murias enpresari esleitu dizkio Diputazioak (2008-11-27 elgoiBARREN.net)
- Urte bukaeran hasiko dira Elgoibar eta Maltzaga arteko bidegorria egiten (2008-05-07 elgoiBARREN.net)
- Atzeratu egin dira bide gorria egiteko lanak (2007-10-24 elgoiBARREN.net)
- Bide gorria egingo dute Andikano eta Maltzaga artean 2007an (2006-11-14 elgoibarren.net)
- Bide Gorriak (Urrutira gabe/Asier Etxaniz)